Kaixo lagun, UDALEKU ARTISTIKOA naiz.
Irudimena eta sormen gaitasuna garatzen jarraitzeko asmoz, paraje zoragarri batera egingo dugu hegan… Aurten ere, gure bizilekua Santiomendin izango da!
Naturak eskeintzen diguna kontuan hartuz ,gure arnasa, emozioak, zentzumenak, gure gorputzak ere, guztiak dantzan jarriko ditugu, norberak barruan duen artixta gehiago ezagutu eta disfrutatzearren! Lagun berriak egin, dantzatu, margotu, abestu, antzeztu, aire berriak arnastu, majia, sukaldean aritu… eta batez ere barre asko egingo dugu elkarrekin!

Talde lana, elkarlana, elkarbizitza ere gozamenerako ezinbestekoak!
“ Momentua bizituz, ekintzak sorpresa moduan gordeko ditugu goxo-goxo.Espero guretzat bezain beste, aurten ere udako egun hauek gustoko oparia izatea denontzat ! ”
*Guraso edo arduradunek info gehiago behar izanez gero, lasai asko deitu edo gure helbidera idatzi, zuen zalantzak argitzen laguntzeko gaude.
