Nor gara

Izaskun eta Kristina.

Herriz herri haur,gazte eta helduekin eskulan eta antzerki tailerrak bideratzen, dagoeneko 20 urte pasatxo bizitu ditugu.

Eskulangintza eta Antzerkigintzan trebatuak. Haur heziketa , bihotz-erraietan bizibide eta gaur egun ogibide!

Izaskun eta Kristina

Ideia

Hainbat solasaldi ondoren, duela 15 urte , sormenetik abiatutako heziketa ereduarekin bat egiten genuela ohartu ginen.

Gure Euskal Herri maitean, lau pareta artean egotea sarritan suertatzen zaigu. Eskolak ere hala izaten dira, eta gure arloak ere geletan ematen ditugu.

Urtean zehar jorratzen ditugun arloez gain, umeekin naturan elkarbizitzea ideia aberasgarria iruditu zitzaigun. Honela Antzerkia eta Eskulanak naturan bizitzeko aukera eskeiniz.

Ekintzak

Eskulanak eta Antzerkia ardatz, urteen poderioz, Artearen inguruan dauden hainbat jarduera gehitu ditugu; musika, zirkoa, majia, dantza, txotxongiloak,… horretan aritzen diren laguntxo batzuk etxera gonbidatuz! Ideia polita eta interesgarria iruditzen zaigu, sorkuntza gustoko ogibide duten pertsonak ezagutzea, eta emaitzaren aurretik dagoen lan prozesuaz jabetzea.

Garrantzitsuena egonaldi atsegina izatea eta elkarrekin ondo pasatzea !